Hizkuntza ere osasuna da
Osakidetzak identifikazio sistema oso bat nahi zuen euskaraz komunikatu gura dutenei aukera errazteko. Irudi korporatiboa sortu eta deneriko euskarritara egokitu genuen: seinaleak, uniformeak eta kartelak. Kanpaina grafiko bat egin genuen kontzeptu honen bueltan: hobeto sentitzen gara nahi dugun hizkuntzan gabiltzanean.