Gu ere lakuko lelopean hainbat eragilek Iparraldeko ikastolei laguntzeko ekimena abiarazi genuen, besteak beste Bitarlan Informatika eta Web Zerbitzuak enpresak, Mikel Garaizabal enologoak, Igor Elortza bertsolariak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, AEDek eta di-dak.
Beste entitate batzuek parte har dezaten azken bultzadatxoa ematea zen asmoa. Horretarako, ahal genuen esparruetan gure laguntza emateaz gain, ekitaldi bat prestatu genuen martxoaren 12an Durangoko Plateruena antzokian: ardo-dastaketa berezi-berezia, bertso-bazkaria eta Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna.
Edonola ere, Senperera hurbildu ziren hainbat eta hainbat lakukori eskerrak eman nahi dizkiegu, aurtengo Herri Urratsean azken tanta isurtzeagatik.
Share your thoughts
No Comments