Oraindik ere badago norbera Interneten egon behar den edo ez zalantzan jartzen duenik. Edo zehatzago, Interneten egon bai, baina Interneten egotea inbertsio errentagarri modura ikusten ez duenik. Webguneak egiteko orduan, ahalik eta gastu txikiena egiteko asmoarekin jotzen dute sektoreko hornitzaileengana.
Hona datu batzuk:
2013. urtean estatu españolean publizitatean egingo den inbertsioa handiagoa izango da medio digitaletan egingo dena (% 18,3), inprimatutako medioetan egingo dena baino (% 15,6). http://bit.ly/PLNS3E. Telebistak eutsi egiten dio, baina medioen artean bakarra da.
Erosketaren erabakia etxean pantailaren aurrean egiten dugu. Estatu Batuetako biztanleen % 70ak produktu edo zerbitzu bat erosi orduko, produktu edo zerbitzu horri buruz sarean agertzen diren iritziak irakurtzen ditu. AEBko Googlen salmenta arloko presidenteordea den Jim Lecinskik atera duen liburu gomendagarrian duzue informazio hori http://bit.ly/O7N2YD.
Smartphonen bidez gehiagotan sartzen gara Interneten ordenadoreekin baino. Hori diote azkenengo inkestek. Hau adibide bat: http://bit.ly/LJQJ8g
Batzuk errealitate berrira egokitzen doaz abiadura ikaragarrian. Askok sarearen bidez bakarrik egiten dituzte negozioak. Gaur egun arrakasta gehien izaten ari diren enpresek beren jarduna interneten oinarritzen dute: Google, Apple, Amazon, arropa eta bestelakoen salmentarako plataformak…
Eta beste askok, hemen Euskal Herrian adibidez, “beti egin duten moduan” komertzialen sarearekin baliatzen dute salmenta estrategia. Eta datuek garbi garbi azaltzen dute; Interneten bidez gehiago eta hobeto saltzen dela. Internet barik gure erosle potentzialek ezin dute gure produktua edo zerbitzua besteenaz konparatu. Eta gure konpetentziarena ikusgarriagoa bada edo ikusgarriago badago, beraiena erosteko arriskua sortzen da.
Laburbilduz, webguneak gehiago saltzeko dira edo hobeto posizionatuz hobeto saltzeko.
Share your thoughts
No Comments