Seber Altube ikastolak 2014ko Ibilaldia Busturialde osoarena izan dadin gura du, bertakoak euren euskararen bizitasuna zaindu eta Euskal Herriko euskaltzaleak aberastasun hori ezagutu dezaten. Urdaibaiko biosfera erreserba eskualdean egonik, Euskararen Bihozfera leloa jarri genion. Irudigintzarako, berriz, bihotzera jo genuen, Gernikan bertan tailerra antolatuz bizitasun, dibertsitate eta bizipoz hori islatzeko.