Euskara ikasleak eta mintzapraktiketan haien bidelagun diren hiztun bolondresak superheroiak dira, astean ordubeteko ahaleginarekin euskal herritar guztion bizikidetzarako ekarpena egiten dutenak, hizkuntza botereak hobetuz eta biderkatuz. Azaletik umorez ideia dirudiena errekonozimendu sentitua da sakonean. Eta euskaltzale guztiei supermintzalagunekin elkartzeko egindako deia.