Zarautzeko gobernu-taldeak legegintzaldi erdia eman du eguneroko gaiei erantzunez, aurreko korporazioak utzitako zorra kudeatzen eta parte hartzeko egitasmoetan murgilduta, zarauztarren etorkizuneko beharrizanak definitzeko. Ibilbide hori egin ostean, hurrengo urteetarako asmoak definitu dituzte gogo biziarekin eta herriaren etorkizunean bista jarrita. Horretarako 100 egitasmoko proiektua aurkeztu nahi izan zieten. Proiektuen beharrezkotasuna testatzeko asmoz, eta herritarrekiko konpromisoa aurrez aurre hartuz.
Udal-arduradunekin batera diseinatu genuen komunikazio-estrategia. Batetik, herritarrei proiektua ondo aurkezteko. Konpromiso publikoa dela argi uzteko. Eta bestetik, gobernu-taldea eta udaleko batzorde eta langileen lanari orientabide bateratua emateko. Horretarako, langileekin, herritarrekin eta komunikabideekin aurkezpen ekitaldiak diseinatu ziren. Horrez gain, aurkezpenetara joango ez ziren herritarrei proiektua aurkezteko euskarriak ere diseinatu ziren.
Proiektua aurkezteaz gain, herritarrekin konpromisoa hartzea irudikatzen duten euskarri-seriea sortu genuen, proiektu bakoitzaren egoera erakusteari garrantzia emanda; hasi gabekoak, hasitakoak eta egindakoak erakutsiz.