Arbela leiho

by Gotzon Garaizabal @GotzGP

AEKren udako eskaintza: familia barnetegiak, barnetegi ibiltariak, jarduera barnetegiak, euskaltegiak… Egun osoan euskaraz bizitzeko aukera ikasleentzat, inguru eta lagunarte egokian euskarak burutik mingainerako bidea egin dezan.

 

Arbela leiho,

euskara eguzkitara atera dadin.

 

 

 

 

Zelan lortu oraindik ideia bat baino ez den irudi hori bezeroak ere guk bezala ikusi dezan? Berbaz bakarrik azalduta, aldea egon daiteke guk esan gura dugunetik bezeroak irudikatzen duenera. Erreferentzia zehatzen bat proposatuz gero, berriz, baliteke ondorengo lanari muga zorrotzegiak jartzea. Kontua ideia adostea denean eskuz egindako zirriborroa nahikoa da, argibide tekniko batzuk gehituta.

 

 

 

 

 

AEKren artezkaritzak ideia onartu eta gero, Gasteizko Arana euskaltegira joan ginen gure tramankuluak hartuta. Bertako irakasle eta ikasleak prest geneuzkan, egun gris eta hotz samar batean udako arropak jantzita: egia kontatzeko gezurra esan behar da batzuetan. Lanera, beraz, inor dardarka hasi aurretik. Lortu gura genuen irudiaren perspektiba zaindu, makila batekin leihoaren ertza irudikatu, bakoitza bere lekuan kokatu… Bat, egin keinu, bi, irribarre, eta hiru, klisk!

 

Hortik aurrerakoa, ofizioa da: ordenagailuko ukituak eta inprentako lana.

 

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR