San Telmo Museoan haurren esparruan lanean ari den sailak, marka nortasun propioa edukitzea zuen helburu. STM irudi korporatiboaren arauak errespetatuz eta beraien posizionamendua indartzeko asmoz ekintza batzuk adostu genituen.
Bi sormen tailer egin ziren umeekin. Museoan bisita bat egin ostean, marrazketa saioa egin zen sorkuntza tailerrean eta museoari eta sormenari buruzko kontzeptuak landu ziren.
Hortik aurrera sukaldeko lana eta marka nortasunaren eskuliburua osatu dugu.
Aste honetan aurkeztu den irudiaren lanketa luzea eta benetan bizia izan da guretzat, gainera, logotipoen azken joeretan mundu mailako erreferentzia den den Los Logos 7 liburuan aukeratua izan da bere berezitasunagatik. Elkarlan interesgarria eta oparoa izan da.
2014/12/15
San Telmo Museoa