Gazte BizHitza

#etanireazer

Gazte Bizhitza

 

Nola bizi zeure kontuta: alokatu ala erosi?

 

Nola aukeratu zer ikasi

 

2015

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailak ikasketa, etxebizitza eta lanarekin loturiko argibide eta aholku zehatzak eskaini nahi dizkie gazteei (eta ez hain gazteei) Gazte BizHitza zerbitzuaren bidez. Beste bezero batzuentzat egindako animazio lan batzuetatik ezagutzen gintuztela-eta, bideotutorialak egiteko eskariarekin etorri ziren guregana; lau-bost kapitulu izango dira, guztira, hiru gaietako bakoitzean.

Iragarlea, xede-taldea eta zerbitzua kontuan harturik, karaktere diseinu, giro, kolore eta azalpen argiak, hizkera zuzena eta tonu entretenigarria uztartu behar genituela ondorioztatu genuen. Bideo guztiei egitura berbera ematea erabaki genuen, gidoiak galde-erantzunetan oinarritzea eta Motion Graphics animazio teknika lantzea. Horrela, gainera, bideotutorial askok osatutako zerbitzu osoari batasuna eman diogu.

Motion Graphics teknika animazioaren eta diseinu grafikoaren konbinazioa da. Tipografia, ilustrazioa, logoa, forma, kolorea, soinua eta bideoa uztartzen dituen sormen batuketa da, denak bilduta istorio bat kontatzen diguna. Kontutan izanda jendearen %65ek ikus pentsamendua (visual thinking) erabiltzen duela, hitzak eta kontzeptu konplexuak grafikoki erakusten dizkigun baliabide hau ezin hobea da halako argibideak edonork ulertzeko.

2015/03/11

Bezeroa

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailak

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR