Elikatu poza!

Oso eta gozo!

Durangoko Kurutziaga ikastolako jantokian 700 haur eta gazteri ematen diete jaten egunero. Horretarako Ausolan sukaldaritza zerbitzuekin dihardute lanean. Duela bi urte, guraso talde baten hausnarketari esker menua eraldatzen hasi ziren, jatekoaren kalitatea hobetzeko; tartean,  inguruko zenbait baserritarrekin ere elkarlanari ekinez. Egitasmoa bidea egiten dabil, menuak hobetzen jarraituz ez ezik haurren heziketan eta Durangaldeko lehen sektorean eraginez.

di-daren ardura izan da egitasmoaren arlo komunikatiboa aztertu eta mezugintza zein ekintzak planifikatzea. Bi markaren elkarlaneko ekimena izanik, bi marka nortasunak zaintzen dituen hitzezko eta irudizko nortasuna sortu dugu egitasmo honetarako, eta zenbait euskarri gauzatu ditugu dagoeneko: informazio aldizkaria eta ikasturte amaierako jairako menu-orria.

2015/07/27

Bezeroa

Kurutziaga ikastola eta Ausolan

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR