Durangoko Azoka 2015

To be or not to be


Durangoko Azoka Europa osoan kultur arloan egiten direnen artean arrakastatsuenetakoa da, eta bere 50. urteurrena ospakizun garrantzitsua, euskal kulturzaleentzat bereziki eta euskal heritarrentzat oro har. Guretzat, berriz, azken urteetan egin dugun lanaren jarraipena izanik, gogoz hartu dugun aukera izan da gertaera handi honen komunikazio lanketa osoaz arduratzea. Komunikazio estrategia finkatu genuen joan den udaberrian, eta udarako prest geneukan udazkenean aurkeztu zen marka nortasun berria: DA!.

Izen labur, esanguratsu eta biziko marka nortasun hori Durangoko Azokaren gune bakoitzari izaera bereiztua emateko egokitu dugu koloreka, eta deneriko euskarritara eroan: kartela, seinalizazioa, egitaraua, liburuxka, gonbidapenak, etab. Komunikazio kanpaina ere egin dugu, ideia kreatiboa Shakespearen “To be or not to be” ezagunean oinarrituta spotak, irrati-uinak eta prentsa-intsertoak gauzatuz: Bada ala ez da?. Azkenik, diskurtsogintzaz eta prentsa-bulegoa antolatu eta zuzentzeaz ere arduratu gara.

2015/12/01

Bezeroa

Gerediaga Elkartea

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR