Lebario

Euroguss Azokarako erakustokia eta euskarriak

Euroguss Azoka Europako handiena da injekzio bidezko fundizioari dagokionez. Bertan, irudi indartsu batekin parte hartzea erabaki du Lebariok. Autogintzarako pieza handien moldeak egiten dituen puntako  enpresa da Lebario, eta injekzioko moldeen esparruan, autogintza sektoreko hornitzaile nagusien artean finkatzea dauka helburutzat.

 

Di-dan gustura hartu dugu, standaren diseinuaren eta dekorazioaren lanketa, Lebarioren stand-a erakustoki bat izateaz gain, profesionalen arteko topaleku bihurtzeko helburuarekin lan eginez. Euskarri informatiboak ere sortu eta kudeatu ditugu beren produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko, hala nola, bideo korporatiboa, enpresa-katalogoa eta enpresa-oparia.

 

Diziplina anitzeko lan-taldea

 

Komunikazioan, diseinuan eta infoarkitekturan adituak diren profesionalak batu ditugu lan-taldean proiektu honetarako. Erakustokiaren helburua enpresaren irudia ondo islatzeaz gain, bertan lan egin duten profesionalentzat funtzionalitatea bermatzea izan da. Standaren eraikuntza prozesuan 3D infografiekin aritu gara lanean, bezeroarekin eskuz-esku lehenbizi, eta Alemaniako Euroguss-eko teknikariekin gero. Bezeroaren beharrak eta espazioaren baldintza teknikoak kontuan hartuta egin dugu lanketa: altzariak aukeratzea, piezen erakusketa atontzea, pantailaren kokapena zehaztea, etab. Infografiaren arabera muntatu da, ondoren, erakustoki erreala.

 

Puntako enpresa da Lebario, eta posizionamendu hori erakusteko eta azaltzeko enpresa-katalogoa prestatu dugu. Pieza ezberdinen irudiak eta bakoitzaren deskribapena jasotzen du katalogoak, lau hizkuntzetan (ingelesa, gaztelania, alemana eta frantsesa).

 

Ikus-entzunezko pieza labur bat ere sortu dugu “loop” moduan, standera gerturatzen diren profesionalen begirada erakarri eta Lebarioren balio eskaintza erakusteko. Loop-a osatzeko bideo grabazioak eta argazki-saioa egin ditugu enpresan bertan.

 

Azkenik, standera gerturatutako profesionalen interesa eskertzeko opariak landu ditugu. Egunerokoan marka eroale gisa erabili daitezkeen bi euskarri hautatu dira horretarako, boligrafo bat eta mugikorretarako bateria eramangarria.

 

Euskarri fisiko hauekin guztiekin batera, webgunea ere berritu dugu, marka-diskurtsoarekin lerrokatutako mezu eta egitura landuz, eta Lebarioren nazioarteko inplantazioari eta talde izaerari protagonismoa emanez. Horrez gain, gailu guztietara egokitu dugu webgune berritua.

 

Azoketako ROIa, nabarmentasunaren itzulkina

 

Azoketako ROIa (inbertsioaren itzulkina) bertan sortzen den negozio bolumenarekin edota harreman eta eskari berrien bitartez neur daiteke. Horrez gain, markagintzaren ikuspegitik, kontuan hartzekoak dira nabarmentasunaren, erreputazioaren eta marka-irudiaren inguruan azoka batek egin ditzakeen ekarpenak. Horregatik, oso garrantzitsua da markagintzaren ikuspuntu osoaz jabetuta egitea enpresek, azoketara begira aurrera eramaten duten lanketa.

 

2018/01/26

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR