IMG_6436

Uda bat markaberritzeko

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Uda bat markaberritzeko   Atsedena lanaren parte da. Are garrantzitsuagoa asmo berriz beteriko lanurte baten aurreko udan. Indar berriturik itzuli nahi dugu datorren irailean, eta, aurretik, agentzia itxi egingo dugu abuztuaren 4tik 19ra bitartean. Berezia izango da guretzat uda hau. Hemezortzi urte bete ondorengo oporraldia. Bidaia iniziatikoak amesteko baliatu gura dugu aurtengo abuztua: gutaz, gure inguruneaz eta gure egitekoaz (in)kontzientzia hartzeko, egunerokotasunera itzultzean nor izango garen hobeto zehaztu ahal izateko. Hasi ginenetik honainoko ibilbidea, gure bezeriaren markak eta egitasmoak, eskaintzen ditugun zerbitzuak eta lan-taldea, beste sortzaile eta aditu batzuekin egindako elkarlanak...

Continue Reading
dida_bukaera6

Berritu ala hil

[vc_row][vc_column][vc_empty_space height="100px"][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text] Beste edozein enpresak eta markak bezala, merkatu lehiakor batean dihardugu guk ere, testuinguru profesional berrietara egokitzen etengabe. Horregatik, horretarako egin dugu marka azterketa, bezeroei galdetzetik hasita. Joan zen urte amaieran bidali genien on-line galdetegia kudeatzen ditugun marketako arduradunei, eta hainbat balio onetsi zizkiguten: marka nortasunen eraikuntza eta komunikazio euskarrien sorkuntza maila, gaitasun profesional, gertutasuna eta inplikazioa, besteak beste. Hobetzekoen artean, berriz, markagintza digitaleko zerbitzuak eta egitasmoetan aholkularitza jarraituagoa egitea nabarmendu zizkiguten bezeroek. Bezeroen premiei erantzuteko erabakimenez, lan-taldea handitu dugu. Hamaika lagun gara gaur egun. 24 urte ditu gazteenak eta 51 eskarmenturik handienekoak. Sei dira gizonezkoak eta bost andrazkoak. Zazpi bizkaitarrak, hiru gipuzkoarrak eta bat nafarra. Eta guztiok liluratzen gaitu markagintza lan on eta pasiodunak. Lan-lekua eta baliabideak hobetzeko ekinean ere ari gara. Bulegoko espazioak berregokitu ditugu: bilera gela handitu, lan-mahaiak aldatu, ordenagailu berriak erosi eta, guztiarekin, hobeto lan egin ahal izateko baldintzak ezarri. Hori guztia egunero kudeatzen ditugun markekin batera berritzen eta hazten...

Continue Reading
unnamed (1)

Errementariaren etxean…

[vc_row][vc_column][vc_empty_space height="100px"][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text] Bezeroei eskaintzen dieguna geuretzat hartuz, gure marka aztertu eta datozen urteei begirako estrategia berritu dugu lanurte honetan zehar. On-line galdetegiaren bitartez hainbat bezeroren iritziak jaso ondoren, agentziako langileekin talde-eztabaidak eta markagintzan aditu diren kolaboratzaileekin sakoneko elkarrizketak egin ditugu; baita merkatuaren eta lehiakideen azterketa ere. Hemezortzi urte bete ditugu ekainean, eta heldutasunera heldu garela esateko moduan gaude. Hamarkada hasieran krisiak gogor jo zuen komunikazio arloan ere, eta ez dira gutxi urteotan itxi egin behar izan duten agentziak. Di-dak ere testuinguru profesional berrietara egokitu behar izan du. Hala ere, norabide estrategikoari eutsi egin diogu, eta gure poza agertu nahi dugu. Urteotako bezeroekin egindako lanei esker, duela bost urte ezarritako helburua lortu dugu: zerbitzu osoko euskal markagintza agentzia izatea. Gaur egun, marka estrategia, on eta off markagintza eta komunikazio kanpaina zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gizarte zein administrazio erakundeei, zerbitzu zein industria enpresei eta euskal marka komertzialei. Datozen urteetan ere, egitasmo bakoitzaren premiak zehaztea izango da gure...

Continue Reading
di_da_18urte

… eta di-da batean, 18 urte!

[vc_row][vc_column][vc_empty_space height="100px"][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text] Joan zen ekainaren 26an bete genituen hemezortzi urte. Helburuz, ahaleginez eta lorpenez beteriko ibilbide luzea.   Hemezortzi urte. Dozenaka bezero. Ehunka egitasmo. Mila batzuk izen, logotipo, eslogan, argazki, ilustrazio, kartel, animazio, spot, webgune, sare sozial, ekitaldi, prentsaurreko, azoka, etab.   Zenbat bilera eta ibilera! Diseinugintza grafiko eta itzulpen zerbitzuak eskaintzen hasi ginen, eta zerbitzu osoko komunikazio agentzia izatera heldu gara. Gure bezeroek eta lankideek ekarri gaituzte honaino. Eta orain, hemen, jauzi estrategiko berri bat egiteko bultzada, nahia eta indarra daukagu, urteotan egindako bidean ikasitakoa egitasmo berriak sustatzen baliatu hala izateko erabakimenez.   Betiko bezeroek premia berriak dituztelako. Azken urte hauetan etorritakoek bestelako egitasmoak dakartzatelako. Behar ezberdin horiei guztiei erantzuteko gero eta lankide gehiago izan ditugulako bidelagun. Eta lankide bakoitzarekin gehiago ikasten goazelako.   Horregatik ditugu etorkizuneko helburu berriak. Marka estrategiei eta komunikazio sormenari denbora gehiago eskaintzea. Egitasmoen kudeaketa eta lanen kalitatea hobetzea. Profesionaltasuna eta lan-giro ona geroago eta oreka handiagoan uztartzea. Labur esanda, gure bezeroen...

Continue Reading
aektelefonica

AEK-ren Udako Ikastaroetan sartu-irten bat egin eta Telefónican lana aurkitu zuen gaztea

[vc_row][vc_column][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]Ez gara di-dan gure lanetarako argazkiak eta ilustrazioak irudi-bankuetan erosteko oso zale. Ez bakarrik sorkuntza aldetik egokiagoa, kalitate hobekoa eta eraginkorragoa deritzogulako behar dugun irudi jakina ondoen egingo duen profesionalarekin gauzatzeari, baita beste batzuek berdin-berdin erosi ditzaketen irudiak sarean erosteak arrisku nabarmenak dituelako ere.   Edonola ere, denbora- edo diru- kontuengatik, edo biengatik, geuk ere jotzen dugu, tarteka, zerbitzu horietara. Oraingoz ez dugu istripurik izan, baina ia-ia.   AEK Euskaltegien udako ikastaroak iragartzeko kanpainarako Getty Images etxearen iStock zerbitzura jo genuen joan zen ekainean, "Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko" leloari irudia ipintzeko. Oroimin atseginez irribarretsu azalduko ziren lau pertsonaren lehen planoak behar genituen; hainbat adin eta sexutakoak eurak, eta euskal herritartzat jo zitezkeenak.   Kontua da lau horiek aukeratzeko gehiagorekin egin genituela zirriborroak. Ia-ia aukeratu genituenen artean egon zen post honen goiburuan ageri den gaztea. Eskerrak ez genuen azkenean argazki hura erabili!, ze AEK-ren kanpaina kaleratu zen garai berberean Telefónicak egin zuen kanpainan ere erabili zuten gazte horren...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR