Sorkuntza-prozesua: estrategiatik ideiara
Komunikazio eta diseinu grafikoko agentzia batentzat, lan bakoitzaren argibideetan oinarrituriko estrategiaren ondoren funtsezko elementu erabakigarria dator: sorkuntza-prozesua; etengabe aritzen baikara proiektuak sortzeko eta definitzeko jarraibideak aplikatzen. Dokumentazioa bilatu dugu gure irizpidea kontrastatzeko, eta bilaketaren emaitza argia eta zehatza da, sorkuntza-prozesuak lau fase dituela ondoriozta daiteke: prestaketa, inkubazioa, argi-unea eta egiaztapena. Eskuliburu orokor gisa, ondo, baina sorkuntza-prozesua oso gauza pertsonala da, gutako bakoitzak bere metodoa du, eta sorkuntza-prozesua kaosari lotua egoten da askotan. Eta kaos hori orrazten joaten gara ideia marraztu arte. Ondoren, ideiak komunikazio estrategia ondo betetzen duen ala ez aztertu beharko da. Gure barrura begira jarri gara une batez, eta beti sormenari lotuta dagoen kaos horretan ordena apur bat jarrita, ia beti errepikatzen diren prozesuaren sei une defini daitezke: 1. BEHAKETA ETA GOGOETA: Lehenengo urrats hori mentala da beti. Beste inork eskatuta izan nahiz gure geure ekimenez izan, proiektua sortzen denean mekanismoa abian jartzen da berez. Zein da premia?...
Continue Reading