Avignongo Foroa: kultura eta hiri-marka
Bilboko Alhondigan izan gara martxoaren 6an eta 7an, Avignongo Foroak bertan antolaturiko 'Hiria kultur ekosistema gisa' jardunaldietan. Arduradun politikoen aurkezpenetik bertatik ezarrita geratu zen Avignongo Foroaren pentsamendu esparru nagusia: kulturak hiri baten markan zein turismo mailako erakargarritasunean izan dezakeen garrantzia, eta horrek hiri osoari ekarri diezaiokeen irabazi ekonomikoa. Bilbo eta Guggenheim binomioarena ez ezik, beste hainbat adibide ere ezagutu genituen Alondegian: Nantes eta Doha, berbarako. Urteotan zehar eta oraintxe bertan esku artean ditugun hainbat lanegaz loturiko gaia den aldetik, ondoko bost gogoetak interesatu zitzaizkigun: Katrín Jakobsdóttir Islandiako Hezkuntza, Zientzia eta Kultura ministro ohiak 2008ko finantza krisia eta gero kulturak jokatu zuen papera azaldu zigun, "herritarrek bizimodu kultural ez hain materialista eta parte-hartzaileagoa" eskatzen zutela-eta. Gobernuak austeritate programa martxan ipini arren, horrek ez zion eragin kultur politikari, eta artistek rol garrantzitsua jokatu zuten balio kulturalak azpimarratzeko orduan. Kulturak Islandia osoa aldatu ei du geroztik, diru-iturri baino gehiago bizkar-hezur bihurtuz. Gail Lord Kanadako Lord Cultural Resourceseko...
Continue Reading