Zer CMS aukeratuko dut?
[vc_row][vc_column][vc_column_text] Zer da CMS bat? Noizbait webgune bat sortu edo kudeatu baduzu, ez da berria izango zuretzat CMS hitza. CMS hitza ingelesetik datorren definizioa da (Content Management System), edukien kudeaketarako sistema, alegia. Baina zertarako balio du? Webgune batean txerta daitekeen sistema bat da, eta bere funtzio nagusia webguneak duen diseinua eta webgunean sartzen diren edukiak banatzea da, eta era berean, webguneak izan ditzakeen edukiak forma dinamiko batean kudeatzea. Beraz, CMS batek webgune batean dauden edukiak kudeatzen ditu, webgunearen diseinuan eragin gabe. Zein CMS erabili? Merkatuan hainbat CMS daude aspalditik, batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hain ezagunak. Merkatuan dauden CMS guztiak aztertzeko, blog oso bat beharko genukeenez, guk ezagunenak aztertuko ditugu, eta CMS ezaugarriak aipatuko ditugu, betiere gure esperientzian oinarrituta, hots, egingo dugun azterketa hau ez da guztiz objektiboa. Esan bezala, CMS ugari daude, baina guk hiru erabilienak aztertuko ditugu: Wordpress Joomla Drupal [/vc_column_text][vc_single_image image="6541" alignment="center" img_link_target="_self" img_size="large"][vc_column_text]Honek ez du esan nahi besteak txarragoak edo hobeak direnik, bakoitzak bere abantailak...
Continue Reading