Euskara eguneroko bizitza da: bizipen, bizipoz, bizigarri, bizimodu, bizikidetza…
Euskara hizkuntza bizia da. Harremanetarako, lanerako zein kulturarako hizkuntza. Hala ulertzen du AEK-k, eta horrexetan ardazten du irakaskuntzarako bere metodologia: erabileran. Bizitasun horixe da, beraz, euskara ikasleei proposatzen diena ere: euskara bizia ikasi eta lantzeko aukerarik onena. Eta eskaintza horren berme dira bere eskaintza ugaria eta irakasleen gertutasuna, inplikazioa eta eraginkortasuna.
di-dariok bat egiten dugu AEK-ren ikuskeragaz. Euskara darabilgu lanerako, lagun arterako, gure ezagutzak aberasteko, sortzeko… Eguneroko hizkuntza dugu euskara. Eta kontzeptu horixe eroan gura izan dugu aurtengo AEK-ren matrikulazio kanpainara.
Share your thoughts
No Comments