AEK matrikula

%100 afektiboa

Gaur egun komunikazioan asko erabiltzen ditugu emotikonoak: sare sozialen bidez, chaterako aplikazioetan, emailean… Hauek, besteak beste, era praktiko eta efektibo batean hainbat objektu, egoera eta sentimendu azaltzeko balio dute. Hala nola, badaude emotikono afektiboak (aurpegi alaia, tristea, haserre…) eta efektiboak (txaloak, garagardoak topa egiten, pertsonak agurtzen…) ere.

Aurreko ikasturtetako AEKren matrikulazio kanpainak afektibo eta efektibo ideia landuta egin ditu di-dak (%100 afektiboa, euskara praktikoa). Aurten, emotikonoak erabiliz, ideia berdinaren lanketa jarraitu du.

Azken kanpainek objektuak izan dituzte: postitak, bihotza, mikrofonoa… Oraingoan berriz, emotikonoak. Aurrekoen ildo beretik, kanpaina berdinean afektibo eta efektibo eta euskara praktikoa kontzeptuekin lan egiteko aproposak bai dira.

Emotikono guztiek zerbait dute komunean: ez dute hitz egiten. di-dak hauek aldatu eta hitz egiten duten emotikonoak sortuta egin du 2017/2018 ikasturteko AEKren matrikulazio kanpaina.

Kanpaina honek hainbat euskarri barnebiltzen ditu: aplikazioa, autobusetarako publizitatea, metro geltokietarako irudiak, kartelak, bannerrak, eskuorriak…

2017/09/20

Bezeroa

AEK

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR