… eta di-da batean, 18 urte!

Joan zen ekainaren 26an bete genituen hemezortzi urte. Helburuz, ahaleginez eta lorpenez beteriko ibilbide luzea.

 

Hemezortzi urte. Dozenaka bezero. Ehunka egitasmo. Mila batzuk izen, logotipo, eslogan, argazki, ilustrazio, kartel, animazio, spot, webgune, sare sozial, ekitaldi, prentsaurreko, azoka, etab.

 

Zenbat bilera eta ibilera!

Diseinugintza grafiko eta itzulpen zerbitzuak eskaintzen hasi ginen, eta zerbitzu osoko komunikazio agentzia izatera heldu gara. Gure bezeroek eta lankideek ekarri gaituzte honaino. Eta orain, hemen, jauzi estrategiko berri bat egiteko bultzada, nahia eta indarra daukagu, urteotan egindako bidean ikasitakoa egitasmo berriak sustatzen baliatu hala izateko erabakimenez.

 

Betiko bezeroek premia berriak dituztelako. Azken urte hauetan etorritakoek bestelako egitasmoak dakartzatelako. Behar ezberdin horiei guztiei erantzuteko gero eta lankide gehiago izan ditugulako bidelagun. Eta lankide bakoitzarekin gehiago ikasten goazelako.

 

Horregatik ditugu etorkizuneko helburu berriak. Marka estrategiei eta komunikazio sormenari denbora gehiago eskaintzea. Egitasmoen kudeaketa eta lanen kalitatea hobetzea. Profesionaltasuna eta lan-giro ona geroago eta oreka handiagoan uztartzea. Labur esanda, gure bezeroen markekin batera haztea.

Adinez nagusitu gara. Eta, aldi berean, hasi berriak sentitzen gara. Mundu oso bat dugu ibiltzeko sorkuntzaren lurraldean.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR