Komunikazio estrategia

Komunikazio estrategia

Marka aholkularitza eta kudeaketa

  • Enpresa edo erakunde berri bat gizartean aurkeztera zoaz. Edo lehendik baden bat gaurkotzera.
  • Zure enpresaren edo erakundearen izen ona zaindu nahi duzu.
  • Zure eskaintza bereizteko eta lehiakorra izateko modua lantzeko beharra daukazu.
  • Barne komunikazioa hobetu behar duzu, marka-kultura sendo bat garatzeko; eta kanpo komunikazioa, markaren irudia ezaugarri bereizi eta lehiakorrekin bat etor dadin.

Behar duzuna komunikazio estrategia da. Aurrekontu bat nahi duzu?

Besteak beste, enpresa eta erakunde hauekin lan egin dugu:

  • Nothing found.

Guk lagunduko dizugu, badakizu nola?

  • Lehenik eta behin, zure enpresa eta merkatuaren edo erakunde eta arloaren azterketa egingo dugu, eta, zure nortasun eta izateko arrazoitik abiatuz, bereizgarri lehiakorrak argitzen lagunduko dizugu.
  • Zure enpresa edo erakundeko kideei, bezeroei zein gizarteari egingo diozun balio-eskaintza zehazten aholkulari izango gaituzu: nori hitz egin, zer esan, nola adierazi.
  • Merkatuan edo gizartean lortu behar duzun posizionamendu hori sinesgarritasunez adierazteko marka nortasuna sortu edo berrituko dugu: izena, logotipoa, leloa… eta bozeramailetza, diskurtsoa, mezuak….
  • Epe labur eta ertaineko ekintza plana ere landuko dugu elkarrekin, barne zein kanpo komunikaziorako premien arabera biderik eraginkorrenak bilatuz eta jardunbideak planifikatuz: ekitaldiak, harreman publikoak, hedabide-plana, baliabide teknologikoak, zuzeneko marketina, publizitatea, babesletza.
  • Komunikazio estrategia neurtzeko eta balioztatzeko modua aurreikusiko dugu, ekintza-planaren gauzatzea eta eragina ebaluatzeko, baita jardun horren emaitzak ere enpresaren edo erakundearen ezagutzari eta izen onari dagokionez.

Aurrekontu bat eskatu orain

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR