Komunikazio kanpainak

Publizitatea, hedabide-planak, harremanak

  • Zure produktu edo zerbitzu berri bat ezagutarazi nahi duzu. Edo agerraldi edo ekimen baten edizio berri baten berri eman.
  • Bezero edo erabiltzaile gehiago nahi dituzu, lehengoak fidelizatuz eta berriak erakarriz.
  • Eskaintzen duzuna indarrez adierazi nahi duzu.
  • Zure eskaintza interesatuko zaion xede-taldearengana modurik eraginkorrenean heltzeko zer bide erabili behar duzun argitu behar duzu: publizitatea, zuzeneko harremana, sare sozialak…

Komunikazio kanpaina bat da behar duzuna. Aurrekontu bat nahi duzu?

Besteak beste, enpresa eta erakunde hauekin lan egin dugu:

  • Nothing found.

Guk lagunduko dizugu, badakizu nola?

  • Zuk eskaintzen duzun produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak ezagutzeko briefinga, argibide-orria idatziko dugu elkarrekin.
  • Zure argibide horiek zehaztasunez laburtuz, sorkuntza estrategia fokatua landuko dugu: xede-talde nagusia zehaztu, haien barne-pentsamendua ezagutu, eskaini ahal diogun onura formulatu eta eskaintza hori sinesgarri egingo duten egiaztabideak argudiatu.
  • Horiekin batera, sorkuntza estrategia horri dagozkion tonua eta zabalkunderako bideak aztertuko ditugu.
  • Ideiak sortuko ditugu, ideiak eta ideiak, sorkuntza estrategiarekin bete-betean asmatzen duena aurkitu arte. Ideia horrek, gainera, kanpaina oso bat garatzeko aukerak emango dizkigula ere ziurtatuko dugu.
  • Eta edukiak, ekintzak eta euskarriak landuko ditugu: mezuak, aurkezpen publikoak, kartelak, elkarrizketak, eszenatokiak, bideoespotak, kaleko ekintzak, berripapera, irrati-betegarriak, parte-hartze ekintzak…
  • Dena, helburu garbiarekin: eskaintzen duzuna interesatuko zaion jendea zehaztea eta zure eskaintza modu eraginkorrean komunikatzeko bidea eta modua aurkitzea.

Aurrekontu bat eskatu orain





Zure izena (beharrezkoa)

Zure e-posta (beharrezkoa)

Telefonoa

Webgunea

Zer zerbitzu eskaini ahal dizugula uste duzu?

Lege oharra, irakurri bidali aurretik irakurri dut

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR