Marka nortasuna

Diseinu grafikoa eta berbagintza

  • Enpresa berri bat sortzera zoaz, marka berri bat, eta izena eta logotipoa behar dituzu.
  • Zure markaren izaera eta ezaugarriak adieraziko dituen irudia behar duzu.
  • Izena eta irudia ez ezik, lelo bat ere behar duzu; zure markaren eskaintza modu sintetikoan eta indartsuan laburtuko duen esaldia.
  • Zure markaren irudizko zein hitzezko adierazpideak hainbat euskarritan gauzatu eta txertatu behar dituzu, eta horiek nola erabili erabakitzen lagunduko dizuten argibideen bila zabiltza..

Behar duzuna marka nortasuna garatzea da. Aurrekontu bat nahi duzu?

Besteak beste, enpresa eta erakunde hauekin lan egin dugu:

  • Nothing found.

Guk lagunduko dizugu, badakizu nola?

  • Zure markaren izaeraren azterketa egingo dugu, eta merkatuan edo gizartean bereizten zaituzten balioak ezagutuz, horiek adierazteko kontzeptuak landuko ditugu, hitzez eta irudiz.
  • Hori guztia komunikatzeko adierazpiderik sintetikoenak eta esanguratsuenak asmatuko ditugu: izena, tipografia eta logotipoa. Eta zure markaren balio-eskaintza laburtuko duen leloa.
  • Marka nortasun hori denetariko euskarrietan nola landu behar duzun aurreikusiko dugu: papergintza, seinaletika, ekitaldietarako eta aurkezpenetarako euskarriak, jantziak, euskarri digitalak…
  • Marka nortasun gidaliburuan jasoko dugu hori guztia, erabilera zaintzeko irizpideak ezarriz.
  • Marka nortasunaren irudizko garapena ez ezik, hitzezkoa ere nola garatu landuko dugu, diskurtso ardatza eta xede-talde zehatzei begirako mezuak idazten zein jendaurreko agerpenetarako prestakuntzan lagunduz.
  • Horrekin guztiarekin, zure markaren parte diren kideengan, zure bezeroen artean zein gizartean marka nortasun nabarmen, bereizgarria eta koherentea garatzeko baliabideak izango dituzu.

Aurrekontu bat eskatu orain

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR