Webgunea egin diogu Bizilur banaketa-enpresari, salto bat emateko: orain, denda eta saltokietara banatzeaz gain, zure etxeraino ere iritsi nahi dute. batetik, di-dako kazetariak zentroa bisitatu eta testuak prestatu zituen, euskaraz eta gazteleraz; bestetik, diseinatzaileak argazkiak eta webgunearen diseinua landu zituen.
Helburua, webgune erabilterraza, atsegina, ‘naturala’ sortzea. Eta noski, Bizilurren markarekin koherentea izango dena. Hain zuzen, erakundearen logoa eta nortasun bisuala di-dan sortu eta eraiki genituen, balioen erakusgarri:
– Tipografikoa: B hizkia irudi korporatiboaren ardatz (Futura letra mota).
– Ekologikoa: bi hosto dira, bi kolore, behekoa kolore ilunekoa, egonkortasuna emateko.
– Osasuntsua: bihotz forma du markak.
Share your thoughts
No Comments