AEK-ren azken matrikulazio kanpainetan marka prosizionamendu argia finkatu dugu: euskara praktikoa. Eguneroko bizitzari begirako erabileran oinarritutako metodologiarekin eskaintza zuzena egiten die AEK-k euskara ikasleei: “Nahi duzun guztia entzuteko, ulertzeko eta esateko, zatoz AEK-ra”. Egiaztabide sendo batekin, gainera: Euskal Herri osoan hedaturiko 100 euskaltegitik gorako sareak 50.000 herritar euskaldundu ditu azken 30 urteetan.
Praktikotasun hori irudikatzeko, 2015eko sorkuntza ideia hiru tximinoen irudi ezagunean ardaztu dugu: itsu, mutu eta gor dauden tximinoen lekuan AEK-ren betaurreko, mikrofono eta entzungailu laranjak eskaini dizkiogu euskara ikasleari. Eta 2014ko lanketari jarraipena emanez, Sara Cozar aktorearekin egin dugu lan aurten ere. Hainbat euskarri grafiko eta kanpaina osoa biltzen duen spota egin ditugu.