Andramari Ikastola

Tangrama

Andramari Zornotzako ikastolako arduradunek joan den udaberrian jo zuten guregana, eraikin berria egin behar dutela-eta komunikazioa lantzeko. Hasteko, marka azterketa egin genuen, beraz, zuzendaritzakideak, irakasleak eta gurasoak elkarrizketatuz.

Lan saio horiek eta gero berposizionamendua lantzeko komunikazio irizpideak ezarri genituen, eta marka nortasuna berria ezarri dugu: Zornotzako ikastolaren izaera, balioak eta eskaintza pedagikoa irudikatu eta diskurtsoa harilkatzen duen tangram erako ikur aldakor batekin.

Ikur askotariko honek esanahi ugari hartzen ditu irakaskuntza arautuko garai bakoitzari dagozkion balio pedaogikoen arabera, haurtzaindegitik hasita batxilergoa edo lanbide heziketa amaitu arte, tartean haur hezkuntza eta lehen eta bigarren hezkuntzatik igarota. Pieza guztiek ikur nagusia datoz bat, esanahi guztiak elkartzen dituen tangram borobil horretan, Andramari Ikastolaren 0tik 18 urtera bitarteko eskaintza irudikatuz.

2015/12/01

Bezeroa

Andramari Ikastola

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR