Hamargarren urteurrenean, erakunde nortasuna berritzeko garaia heldu zaio Arrasateko Emakume Txokoari. Logotipo berriak emakumea du ardatz: jarrera baikorrean eta dinamikoan jarri dugu, barrutik kanporako mugimenduan; txokotik herrira doa. Jabetza pertsonaletik abiatuz herri osoan feminismoa zabaltzeko dei hori eroan dugu marka-lelora ere: Jabetu eta eragin