Durangoko Azoka

Kulturaren plaza

Gerediaga Elkartekoek di-dara jo zuten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren prestigioa eta erreferentzialtasuna indartzeko eskakizunarekin. Horretarako gure esku jarri zuten estrategia garatzea, prentsa-bulegoa osatzea eta gidatzea, publizitate-kanpaina diseinatzea, seinaletika berri bat asmatzea, spot eta irrati-betegarriak sortzea eta hedabide plana egitea.

Marka-azterketa sakon bat egin genuen, hasteko. Durangoko azokan oso ezberdinak diren erakundeak parte hartzen dute. Oso marka-estrategia ezberdina duten erakundeak denak. Eta horregatik, antolatzaileekin, kolaboratzaileekin eta azokan parte hartzen duten erakunde nagusienekin batu ginen, Durangoko Liburu eta Diskoen Azokak arrakasta izan dezan punturik inportanteenak bilatzeko asmoaerekin.

Eragile horiek guztiek Durangoko azoka beharrezkoa dela argi ikusi genuen hasieratik. Eta beharrezkotasun horrek bere alde funtzionala (kultur sorkuntzaren salmenta dirutan) badu ere, alde emozionala (euskal kulturari auspoa ematea) ikaragarria dela konfirmatu genuen. Antolatzaileen artean azokaren etorkizuna oso modu ezberdinetan ikusten bada ere, denek ikusten dute beharrezko azoka, eta denek egiten dute pasioz lan azoka hobe baten alde.

Beraz, estrategia diseinatzerakoan hauek izan genituen kontuan: azokan parte hartzen duten eragile ezberdinen arteko komunikazioa hobetu behar genuen, komunikazio publikoetan esaten zena gutxieneko adostasunarekin sortua izan behar zuen, mezuak sinplifikatu egin behar genituen denok konpartitzen ditugun oinarrizko mezuetaraino, irudi bateratua ematea lortu behar genuen bisitariei gonbidapen bateratu eta indartsua egiteko, eta diseinu eta kanpaina estiloarekin publiko gazteari keinu berezi bat egin behar genion hurrengo azokekin ere euskal kulturaren aldeko peregrinazioa bultzatu asmoz.

2014/01/13

Bezeroa

Gerediaga Elkartea

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR