Krisi ekonomikoa dela-eta langileen eskubideak murrizten dabiltzan honetan, langileak antolatu eta euren eskubideen alde kolektiboki borrokatzeko deia izan da ELAren 13. Kongresuko mezua. Guk hitz bakar batean laburbildu eta aldarri bihurtu dugu dei hori, ertz zorrotzeko bokadilloan: Lankidetu!