AEK-k euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gako dela adierazi nahi du 18. Korrikan, Euskal Herriko egoera soziopolitikoa kontuan hartuta. Hala bada, euskara eskuaren lekuan jarri dugu lelo adierazgarrian: Eman euskara elkarri. Horri, Korrikarekin bat datorren irudigintza bizi, baikor eta koloreanitza ipini diogu.