2000 urtean hasi ginen HETELen (Heziketa Teknikoko Elkartea) urteko txostena egiten. 2011a arte paperean egiten genuen. 2012ko txostena egiteko, aurrerapauso bat eginez, argitalpen digitala nahi zuten, eta gu premia horri erantzuteko prest geunden. Horrenbestez, PDF interaktiboa garatu dugu, hainbat gailutan ikusteko moduan: ordenagailuak, tabletak, smartphoneak…