Kerixeta

Kiribila

Marka estrategia eta artea uztartzen dituen proiektua duzu hau: marka nortasuna eta marka garapena, argazkigintza, poesia, bideoa, musika eta azkenik etiketa.

2014an Mendraka Txakolinaren marka berritu genuen di-dan eta oraingoan “Kerixeta” Txakolin beltza estreinatuko duen etiketaren lanketa egin dugu. Ardo edizio mugatu eta berezia izanik, lanak zerbait berezia eskatzen zuen. Beraz, lana marka estrategiaren metodologiatik abiatu beharrean, artearekin elkarlotuta egitea pentsatu genuen eta di-dakideak diren Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenaren 2d1 proiektuak Mendrakako mahastietan egindako arte-lanean oinarritu gara.

Mahastiaren loaldia hartu zuten lanerako ardatz 2d1koek, mahastietako Kiribilak egiten duten bideaz mahats mordoek lekurik egokiena eduki zezaten eguzkiaren indarra jasotzeko, eta bide horri begiratu diote, esploratzaileak bere mapa trazatzen duen moduan, bide eta jarrera hori arte obra bat izanik jaso eta orraztu dute, erakusketa garbi eta sentsazioduna eskainiz ikusleari.

Sei etiketak osatzen dute bilduma eta Kerixeta baserriari keinua ere egin diogu banan-banan eskuz margotuz hiru gerezitxo.

Honen guztiaren diziplinak ikusgai dituzu www.2d1.eu/kiribil helbidean.

2015/02/16

Bezeroa

Mendraka txakolina

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR