Upategia berriztu ondoren, Mendraka Txakolinak hobetu egin du ardoaren kalitatea, eta aurrerapauso hori irudira ere eroan gura izan dute: logotipoa egokitu eta etiketa berritu. Hala bada, ikurra soildu dugu mahatsondoa ardatz hartuz, tipografia garbitu dugu eta altzairuzko kupelen titanio koloreko etiketa hautatu. Eta braillez ere eman dugu marka.