Txintxirri Ikastola

Nortasuna eta ardura

 

Elorrioko Txintxirri ikastolak aro berri baterako jauzia egin du, eta komunikazio estrategia aztertu eta marka nortasuna berritzea behar zutela-eta deitu ziguten. Ikastola aitzindaria da Txintxirri pedagogia aktiboan, eta haur eskolarako eraikin ekologikoa egin berri du; tartean, gurasoek auzolanean jardun dute gelak atontzen eta margotzen.

Guk ere elkarlan horretan parte hartu nahi genuen: haur, guraso, irakasle eta langile murgilduz irudi berria sortu eta komunikatzeko modu zabal eta eroso batean. Helburua guztiok irudiaren parte sentitzea izan da, ikasleak protagonista izan dituen metodologia jarraituz.

Marka nortasun berrian guztion zati bat dago. Gurea ere bai.

2015/09/21

Bezeroa

Txintxirri ikastola

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR