Komunikazioa ardatz hartuta, Ibaizabal ikastetxean
Erronka polita izan dute oraingoan Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko ikasleek: otsailean zehar Plateruenan egingo dituzten bost antzerkiak iragartzeko kartelak eta eskuorriak sortu behar izan dituzte. Askorentzat arlo hau guztiz ezezaguna denez, di-dari eskatu diote laguntza. Horrela, Nagore Txintxurretak saio berezi bat prestatu zuen komunikazio prozesuaz hitz egin eta diseinuaz zenbait gomendio emateko. Komunikazioa prozesu oso eta kohesionatu bat dela azpimarratu genuen. Hartzailearen garrantzia azpimarratu genuen, eta, ondorioz, hartzaileak eta sortzen dugun mezuak bat egin behar dutela ikusarazi genien, eta komunikazioan eragina duten elementuez jardun ginen ondoren: tipografia motak, koloreen harmoniak, euskarrien formatua eta estiloa, besteak beste. Mezua ulergarria eta eraginkorra izan dadin, euskarri guztiek koherentziari eutsi behar diotela azaldu genien, eta zenbait kanpainatako adibideak ikusi genituen. Kartelgintzari dagokionez, hainbat estilotako ereduak ikusi genituen: argazkiak, ilustrazioak, collageak eta abar erabiliz egindako kartelak. Teknika edozein izanda ere, sinpleagoa zein konplexuagoa izan, ideia on bat izatea da gakoa. Diseinuari dagokionez, beraien lanean lagungarri izango...
Continue Reading