Mendraka txakolina irudiberritzen
Sute batek Mendraka Txakolindegia erdi suntsitu zuenetik bi urte pasatu direnean, lanaren ekinez ardoaren kalitatea hobetzea lortu dute, eta, jakina, baita baserria berriztea ere. Eta aurrerapauso hori irudira ere eroan gura izan dute. Eta eskari hori ekarri zuten di-dara: logotipoa egokitu eta etiketa berriztea, eraberritzea botilaren etiketan islatzeko. Ardoa maila hobekoa dela orain esan ziguten, txakolinaren berezitasunetik ardo zuri fin baterako bidea eginez; tartean, Bizkaiko txakolien maila altuan. Hala bada, markaren tipografia garbitu, egokitu eta ikurra sinplifikatu dugu, oinarrizko elementua nabarmenduz: mahastia. Kolore bizietatik sentsazioak islatzen dituzten koloreetara jo dugu, bestalde; aurreko etiketan urre kolorea erabili zuten, eta orain, txakolina egiteko altzairuzko kupelak erabiltzen dituztela kontuan hartuta, tarteko kolorea proposatu genien: titanioa (Bizkaiko eraikin enblematiko ezagunenetakoak darabilena, bestalde). Horrenbestez, etiketaren irudiberritzea izan behar zuenetik hasita erakunde nortasuna berritzen amaitu dugu, hemendik aurrera webgunera eta gainerako euskarrietara ere eroango dutena. Lan honek, gure ikasbidearen mesedetan eta lanaren gozamenerako, izan du beste ezaugarri bat ere. Ardoa sentsazio...
Continue Reading