Izena bete marrazki
Ahoa Bete Hots jardunaldiak iragartzeko zerbait enkargatu ziguten.
Irudia sortu eta eskuorria diseinatu dugu.
Ahoa Bete Hots jardunaldiak iragartzeko zerbait enkargatu ziguten.
Irudia sortu eta eskuorria diseinatu dugu.
Ukanauto izena ipini diogu. Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateak zazpi auto ipini ditu martxan, alokairu bidez partekatu ahal izateko. Helburu argi batekin: autoa erosi behar izan baino lehen, alternatiba bat izatea eskura.
Ukan, hainbat esangura biltzen dituelako:
Eduki, izan. Badaukagu mugitzeko alternatiba.
Ohikotasuna adierazteko forma da. Garraio ohiturak aldatu gura ditugu.
Ondasunak, jabetzak, ukanak. Denona delako, elkarbanatuko dugu.
Ukan. Uribe Kostan (UK). Lekuarekin lotzen du.
U can. Ahal duzu, ingelesez.
AEK-k hitza ematen dizu. Horixe da matrikulazio kanpainarako aurtengo eslogana. Duela gutxi prentsaurrean aurkeztu eta gero, hainbat hedabidetan agertu da albistea. Adibidez: Berria, Correo, Diario Vasco, Deia, El País edota Bizkaie.
Txoko guztietara iristeko, euskarri eta formatu askotan zabaldu da kanpaina. Kalerako eta markesinetarako kartelak, egunkarietarako iragarkiak, webguneetarako bannerrak, irrati kuña, bideoa…
Ez da lehenengo aldia di-dak ardoari buruzko liburu bat egiten duena, eta aurretiazko eskarmentu horri esker, esan daiteke lan txukuna egin dugula: maketazioa, argazkiak eta itzulpenak egin ditugu, besteak beste. Oraingoan ere, Mikel Garaizabalekin buruz buru jardun dugu, eta Eusko Jaurlaritza izan da esku-liburu horren argitaratzailea. Harrera ona izan dezan, egin dezagun, bada, topa! ...
Continue Reading