Kalitateamemoria_670x400

Hasi, amaitu, eta berriz Hazi

Abeltzaintza eta arrantza legez, nekazaritza-lana ere ziklo bat da: erein, ureztatu, ongarritu, loratu, zaindu, uzta bildu eta hazia gorde. Antzekoa da Eusko Labeldun produktuen kalitatea zaintzeko ardura duen egitura ere: enpresa, kudeaketa, kontrola, sustapena, aholkularitza juridikoa, produktuen merkaturatzea eta etorkizunerako aurreikuspena. Aurten, gainera, beste ziklo bat bete da: iaz arte Eusko Labelaren ardura izan duen Kalitatea Fundazioak bat egin du Itsasmendikoi eta IKT-rekin, Hazi korporazioa sortuz. di-dan, gure aldetik, 2007tik gehiago dihardugu Eusko Labeldun produktuen urteko txostena egiten, eta 2011koari izenburu horixe ipini diogu: Ziklo berri bat; amaitutako ziklo berri batek hasten den beste bati eman baitio hasiera. Eta txostena bera ere ideia horren baitan antolatu dugu, Haziren urteko lana eta kalitateko elikagaien ekoizpena parekatuz. Aurten, bestalde, euskarri digitalean ere prestatu dugu txostena, paperean ale gutxiago inprimatuz, andre-gizonon kalitateko elikadura ziurtatzeko ezinbesteko den ingurugiroaren osasuna ere zainduz. Dastatzeko gogoa egin bazaizue, eskatu lasai pdf-a gure zerbitzariari. Hori bai, idazmahaia ipintzeko Acrobat Reader...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR