Mariatxi eta Bartolo

Maitasuna da euskaltegirik eraginkorrena. Beroarena kenduta ere, hala berresten dute azterketa hotzenek. Askok neska edo mutil batekin enamoratu zirelako ikasi dute euskara. Adibidez, Lesakako Asierrekin solasteko edo Lekeitioko Jonerekin berba egiteko. Beste batzuk, berriz, behenafarrerak liluratu zituen, eta berdin-berdin maitemindu daitezke Donaixtiko Xanen kalaka biziarekin zein Ezterenzubiko Kattinen xuka goxoarekin. Azken batean, zer da ba euskaraz ikastea euskaldunoi egindako maitasun adierazpen bat ez bada? Sentimendu horrexek hartu zigun gogoa Euskara Elkarteen Topaguneak mintzapraktika taldeen aurtengo ikasturteko kanpainaren ardura eman zigunean. Euskaraz ondo dakitenak mintzalagun egitea eta euskara ikasten dabiltzanei laguntzea, ezer izatekotan, maitasun adierazpen bati erantzutea da. Eta hortik aurrera, maitemindu berrien lehenengo bi asteak legez joan zen guztia: eder eta arin, une bakoitza sakonki gozatuz baina oharkabean ia. 'Open up your heart' kanta eta bere bertsio ugariak etorri zitzaizkigun burura, mariatxiak eta larrosak, maitasun gutunak eta bestelako maitekeriak. Eginda geneukan kanpaina. 'Ireki bihotza mintzalagunentzako' lelo nagusia hartuta, kantaren hitzak moldatu genituen, Ilaski Serrano...

Continue Reading

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR