2012/02/24
Laino kumeak
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan (Tindufen, Aljerian) egon zen Gotzon Garaizabal iazko udaberrian. Gure arte-zuzendaria hango artistekin ibili zen, bazterrak nahasten (ezin du ebitatu).
Bidaia guztietan bezala, argazkiak eta argazkiak atera zituen, proiektuak eta egoerak aprobetxatuz. Argazkiekin bilduma bat egin du, laburpen bat, “antojo bat”.
Bi ikuspuntu nagusi tartekatu ditu: batetik, pertsonen erretratuak, eta bestetik, egoeren islak.