Supermintzalagunak

Euskara ikasleak eta mintzapraktiketan euren bidelagun diren euskal hiztunak superheroiak dira. Gure artean dabiltza, eguneroko bizimodua egiten dute, eta gehienok ohartu ere ez gara egiten haien ahaleginaz eta herritar guztion bizikidetzari egiten dioten ekarpenaz. Mintzapraktika, beraz, superheroien kontua da. Euskaltzale guztiak supermintzalagunekin elkartzeko deia egin nahi izan dugu, horrenbestez, matrikulazio kanpaina honetan. Euskara ikasleek hiztun botereak hobetu ditzaten, euskal hiztunek astean ordubeteko ekarpen txikia mintzalagun adina bider handitu dezaten, eta guztien artean lagun gehiago eta bizipen berriak  izan ditzaten. Azalean umoretsua baina sakonean errekonozimendu sentitua izan nahi duen ideia horrekin diseinatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen kanpaina grafikoa, eta istoriogintza landu dugu bideo formatuan eta eskuorriak komiki moduan atonduz....

Continue Reading

Mariatxi eta Bartolo

Maitasuna da euskaltegirik eraginkorrena. Beroarena kenduta ere, hala berresten dute azterketa hotzenek. Askok neska edo mutil batekin enamoratu zirelako ikasi dute euskara. Adibidez, Lesakako Asierrekin solasteko edo Lekeitioko Jonerekin berba egiteko. Beste batzuk, berriz, behenafarrerak liluratu zituen, eta berdin-berdin maitemindu daitezke Donaixtiko Xanen kalaka biziarekin zein Ezterenzubiko Kattinen xuka goxoarekin. Azken batean, zer da ba euskaraz ikastea euskaldunoi egindako maitasun adierazpen bat ez bada? Sentimendu horrexek hartu zigun gogoa Euskara Elkarteen Topaguneak mintzapraktika taldeen aurtengo ikasturteko kanpainaren ardura eman zigunean. Euskaraz ondo dakitenak mintzalagun egitea eta euskara ikasten dabiltzanei laguntzea, ezer izatekotan, maitasun adierazpen bati erantzutea da. Eta hortik aurrera, maitemindu berrien lehenengo bi asteak legez joan zen guztia: eder eta arin, une bakoitza sakonki gozatuz baina oharkabean ia. 'Open up your heart' kanta eta bere bertsio ugariak etorri zitzaizkigun burura, mariatxiak eta larrosak, maitasun gutunak eta bestelako maitekeriak. Eginda geneukan kanpaina. 'Ireki bihotza mintzalagunentzako' lelo nagusia hartuta, kantaren hitzak moldatu genituen, Ilaski Serrano...

Continue Reading
gure hirurak liburuan

Relogo: gureak, hiru.

“Logo is essential in the design of branding”. Hori dio Relogo liburuaren aurkezpenak. Hainbat logo nola berdiseinatu diren, istorioak biltzen ditu bere orrietan. Nola sortu berri bat zahar batetik abiatuta, “like giving the old wine with fresh fragrance”.

Tartean, di-dak berdiseinatutako hiru logo argitaratu ditu: EmunTopagunea eta Anboto.
Bakoitzaren eraldaketa prozesua kontatuko dizugu, geure erara.

Relogo re-designing the brand di-da

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR