by Gotzon Garaizabal @GotzGP & Ekaitz Goienetxea @egoienetxea
Virginia Woolf idazle britaniarraren izena aukeratu zuten, eskola berezi bati ipintzeko. EUDELen enkarguz, logotipoa egin behar genuen guk. Ekin ba.
Eskola zertarako da? “Gogoetarako gune bat, politikan emakume izateari buruzkoa”. Irakasle batek gidatuko dituen gogoeta taldeak, emakumeek politikan topatu ahal dituzten oztopo, abantaila, antzeko arazoei buruz askatasun osoz hitz egiteko. Jabekuntza lantzeko eta harreman sareak sortzeko, baita ideologia desberdinekoak direnen artean ere. Ados.
Hiru proposamen egin eta goiko hori hautatu zuten.
Erantzuna: “Gustatzen zaigu, baina, beste logo batzuen antza du, ezta?”. Seguru baietz: Volkswagen, Wii, xake taulako erregina? Normala da, ikusmenak lan asoziatibo hori egiten du.
Grafismoan askotan gertatzen da ikur bi antzekoak izatea, eta zenbat eta gehiago aztertu, orduan eta antzeko marka gehiago aurkituko ditugu, munduan milioika logo baitaude. Hainbat saiakera egin genituen logoa ustezko antzekotasun horietatik aldentzeko. Frogatzeko balio izan zigun, hasierako proposamena ez zegoela hain urrun bila ari ginenetik.
Eskatu ez ziguten arren, kreatiboei okurritu zitzaienez, eslogan bat ere proposatu genuen:
Nork bere eskola, una escuela propia.
Logotipoa sortzearekin batera, nortasun korporatiborako gida ere prestatu diegu, eta Virginia Woolf eskola aurkezteko bideoa ere bai.
Share your thoughts
No Comments