KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

Komunikazio korporatiboa, barne-kultura eta produktuen marketina lantzen lagundu ahal dizugu.

Zure enpresa/merkatuaren edo erakunde/arloaren azterketa egingo dugu, balio bereizgarriak eta eskaintza lehiakorra argituta posizionamendua lantzeko.

Xede-taldeen mapa, herarkizazioa eta bakoitzari dagokion komunikazio helburua zehaztuko dugu: nori hitz egin, zer esan, nola adierazi.

Ekintza-plana, kanalak eta euskarriak aurreikusiko ditugu, dagokien egutegi eta aurrekontuarekin. Baita jarraipenerako adierazleak eta marka irudian izandako eraginaren ebaluaketa ere.

AURREKONTUA BEHAR DUZU?

MARKA NORTASUNA

Markaren eskaintza merkatuan posizionatzeko izena, sinboloa eta mezu zein irudigintza osoa sortzen lagundu ahal dizugu.

Zure marka merkatuan/gizartean bereizten duten balioak ezagututa, horiek adierazteko kontzeptuak landuko ditugu, hitzez eta irudiz.

Hori guztia komunikatzeko adierazpiderik sintetikoenak eta esanguratsuenak sortuko ditugu: izena, logotipoa, tipografia eta markaren balio-eskaintza laburtuko duen leloa.

Marka nortasuna edozein euskarritan ondo erabiltzeko irizpideak gidaliburuan jasoko ditugu. Eta mezugintza, bozeramailetza edo jendaurreko agerpenak ere bai.

AURREKONTUA BEHAR DUZU?

MARKAGINTZA DIGITALA

Interneteko posizionamendua hobetzen, weba garatzen eta on-line marketina lantzen lagundu ahal dizugu.

Zure markaren marketin digitalean aholkulari izango gaituzu: webgunearen hostinga eta diseinua, blogak, sare sozialak…

Webgunea diseinatu eta programatuko dugu posizionamendua eta marka nortasuna zainduko dituzten edukiekin: hitz gakoak, erredakzioa, loturak…

Google eta antzeko bilatzaileetan alta emanda eta behar bezala indexatuta egon dadin optimizatuko dizugu. Ordenagailu, tablet zein mugikorretarako prestatuko dugu eta auto-administragarria izango da: zuk zeuk nola garatu erakutsiko dizugu.

AURREKONTUA BEHAR DUZU?

KOMUNIKAZIO KANPAINAK

Produktuak eta zerbitzuak ezagutarazten, bezeroak fidelizatzen eta marka indartzen lagundu ahal dizugu.

Zure produktu/zerbitzuaren ezaugarriak ezagutzeko argibideen briefinga idatziko dugu elkarrekin. Hortik sorkuntza-estrategia zehaztuko dugu: xede-taldea eta eskaintzen diogun onura.

Xede-taldeari dagokion onura egiaztatzeko argudioekin batera, komunikazio tonua, estiloa eta zabalkunderako bide eraginkorrenak argituko ditugu.

Eta ideiak sortuko ditugu, estrategiarekin bete-betean asmatzen duena aurkitu arte. Ideia hori kanpaina bat osorik garatzeko beste izan dadin ere zainduko dugu: agerraldiak, kartelak, espotak, ekintzak, irrati-kuinak, hartzaileen parte-hartzea…

AURREKONTUA BEHAR DUZU?

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR